"El fantasma de la ópera" musikal arrakastatsua udako eta Aste Nagusiko plater nagusia izango da Arriaga Antzokian
- Arriaga Antzokiak 38 emanaldi eskainiko ditu abuztuaren 14tik —estreinaldiaren egunetik— irailaren 15era arte, eta sarrerak bihar jarriko dira salgai, ostegunean, maiatzaren 9an, 11:30ean
Arriaga Antzokiak ikuskizun musikal handi bat eskainiko du berriro ere uda honetan. Abuztuaren 14tik —asteazkenetik— irailaren 15era —igandera— El fantasma de la ópera izango dugu Bilbon, Madrilen musikalen denboraldi honetako erreferente bihurtu den maitasun istorio handia. Ikuskizun hau, zeinak Andrew Lloyd Webberren musika ahaztezina baitu, lau astez egongo da Arriagako programazioan, Aste Nagusia barne. Horrela, 2023ko irailean Madrilen estreinatu zenetik, musikal klasikoaren bertsio txalotu honek bisitatzen duen lehen hiria izango da Bilbo.
El fantasma de la ópera obrak artista talde bikaina biltzen du. Federico Belloneren zuzendaritza eszenikoa eta Julio Awaden zuzendaritza musikala ditu, eta, 1986an Londresko West End-ean estreinatu zenetik, 41 lurraldetako 160 milioi ikusleren aurrean antzeztu den ekoizpenaren lekukoa jasotzen du.


