Bilbok Blues Challengeren Estatuko finala hartuko du

  • Bilbok Blues Challengeren Estatuko finala hartuko du

  • Musika lehiaketa handi hau uztailaren 25ean ospatuko da, Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan
  • Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai Garcíak Bilboko Udalak bultzatutako jaialdiko kontzertuen kartela osatuko dute

Bilbao Blues Festival jaialdiaren hirugarren edizioa mugarri izango da jaialdiaren eta hiriaren historian. Lehen egunean, uztailaren 25ean, Blues Challengeren Estatuko finala izango da. Gaur egungo lau talde onenak lehiatuko dira European Blues Challengean plaza bat lortzeko, musika genero honetako nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenetako batean. "Oso pozik gaude Estatuko Challenge honen ospakizunarekin. Alde batetik, zuzeneko bandekin finala antolatzen den lehen aldia delako. Bestalde, eta garrantzitsuena, Bilbo Bluesaren erreferente bihurtzeko helburua betetzeko beste urrats bat ematea lortu dugulako", ospatzen du Carlos Malles jaialdiaren zuzendariak.

Izena emateko epea maiatzaren 13an irekiko da eta ekainaren 9an amaituko da. Aurkezteko ezinbestekoa da inprimaki hau betetzea. 22. egunetik aurrera hautatutako taldeen izenak argitaratuko dira.

Bestalde, Bilbao Blues Festival jaialdiaren kartela osatzeko, Southern Avenue, Annika Chambers, Terrie Odabi, Ivan Singh, Kid Carlos Band eta Ibai García Blues Project taldeak ere arituko dira. Artista hauek dagoeneko baieztatuta dauden talde eta bakarlariekin bat egiten dute: The Fabulous Thunderbirds, D.K. Harrell, Ana Popovic, Big Yuyu, Martha High & The Soul Cookers, Anson Funderburgh, Mike Morgan eta Shawn Pittman.

Bilboko Udalak bultzatutako musika-ekitaldi hau uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo da, eta doako programazioa izango du, Areatzan egingo diren lehen mailako kontzertuekin.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 8
  • Gaia Musika