Tradizioa eta modernitatea uztartuko ditu ABAO Bilbao Operak bere 73. denboraldian
- Urriaren 19an abiatuko da denboraldi berria, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, "estreinaldiz beteta" eta "lan handiekin" dator. Besteak beste, Pucciniren heriotzaren mendeurrena ospatzeko, 'Il Trittico' taularatuko du ABAOk, bere historian lehen aldiz
"Denboraldi honetan, XIX. mendeko erromantizismo berantiarraren eta erromantizismo ostekoaren ereduen tradizio unibertsala eta XX. mendeko modernotasun ebolutiboa izango dira ikusgai, komedia, verismo eta drama erregistroekin". Modu horretan aurkeztu dute gaur ABAO Bilbao Operaren 73. denboraldia. Urriaren 19an hasiko da Donizettiren 'Don Pasquale' obra taularatuz.


