Jarduera ugari, doako sarrerak eta Escape Room bat kalean Bizkaian Museoen Eguna ospatzeko

  • Jarduera ugari, doako sarrerak eta Escape Room bat kalean Bizkaian Museoen Eguna ospatzeko

  • Museoen Nazioarteko Egunak programazio zabala izango du Bizkaiko museoe-tan, doako sarrerak zentro gehienetan eta Bizkaiko museoen aberastasuna eza-gutzeko eta aintzatesteko Bilboko Campo Volantinen egingo den Escape Room bat. Museoeneguna.eus webguneak ospakizun honi buruzko informazio guztia bil-tzen du eta, aldi berean, lurraldeko museoen aniztasuna erakusten du

Bizkaiko Museoek aurten ere bat egiten dute Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gaur goizean Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Bizkaiko museoetako 30 ordezkari baino gehiagorekin batera, efemeride honen ospakizuna aurreratu du.

Leixuri Arrizabalagak kultur-gune hauen garrantzia eta gizartean duten eragina nabarmendu nahi izan ditu eta, horri dagokionez, honakoa adierazi du: "Museoak ondarea babesteko, kultura zabaltzeko eta ezagutza sortzeko lekuak dira, ikertzeko eta hezteko zentroak. Museoek diseinatzen dituzten jarduera guztiak aldez aurreko hausnarketaren eta ikerketa-lanaren emaitza dira. Erakusketa, pieza, bisita edo tailer guztien atzean ikerketa lan garrantzitsua dago". Diputatuak gaineratu duenez, "museoen ikerketa-lanaren aintzatespena aldarrikatu behar da. Eta ezin dugu alde batera utzi betetzen duten hezkuntza-eginkizun garrantzitsua. Erakusketa bakoitza, jarduera bakoitza, gure ezagutzak aberasteko eta gure jakin-mina pizteko diseinatuta dago. Museoen programazioak alderdi hezitzailea du beti, hainbat gairi buruz modu atsegin eta dibertigarrian ikasteko aukera ematen diguna, historiatik hasi eta zientziaraino, artea eta teknologia barne".

Bizkaiak bat egiten du aurten ere ICOMek bultzatutako efemeride honekin, arreta lurraldeko berrogei museo baino gehiagotan, museo horien askotarikotasunean eta kultur eskaintza oparoan jartzeko. Aurten ospakizunaren ardatza "Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde" da.

Bizkaiko museoek bat egiten dute mundu osoko gainerako museoekin efemeride horren inguruko ekitaldiak, erakusketak eta hezkuntza-programak antolatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak museoetara hurbiltzeko,  gure museoak ezagutzeko eta urtean zehar eskaintzen dituzten esperientziak bizitzeko deia egin die herritarrei. Maiatzaren 18an Bizkaiko museoek ere jarduera erakargarriak eskainiko dituzte egun hori ospatzeko; diseinatu duten programazio anitzaz gain, museo gehienetan sarrera doakoa izango da.

Museoeneguna.eus webguneak Bizkaiko museoen aniztasuna biltzen du eta, aldi berean,  museo bakoitzak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen jarduerak batzen ditu.

Aurten Bizkaiko Foru Aldundiak haratago joan nahi izan du eta museoak bisitatzeko ohiturarik ez duen publikoarekin konektatzeko, kalean burutuko den Escape Room bat antolatu du.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 7
  • Gaia Museoak