EHZk kartela itxi du: Gorka Urbizu, Anari, Auhen, Ezezez, Bloń...
- Ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da jaialdia, Arberatze herrian lehenengoz, eta, musika ez ezik, bertso saioa, akrobaziak, haurrentzako jolasak, hitzaldia eta eztabaidak eta euskara eskolak ere izango dira
EHZ festibala ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko dute aurten, lehen aldiz Arberatze herrian, Donapaleutik 5 km eskasera, eta antolatzaileek programazio osoa iragarri dute gaur, asteartearekin.
Orain arte iragarritako taldeei beste hainbat batu dizkiete, hala nola Auhen, Broken Brothers Band, Tshegue, Meule, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Vox Low, Ezezez, Bloñ eta Ü. Gainera, eztabaida eta hitzaldien programa ere aurreratu dute, eta hizpide hartuko dituzte, besteak beste, festibalen eta musikagintzaren ereduak, Palestinako egoera, laborarien mobilizazioak...


