Audrey Diwanen "Emmanuelle" izango da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko lehiaketako inaugurazio-filma

  • Audrey Diwanen

Audrey Diwanek zuzendu duen Emmanuelle ekoizpen frantziarrak inauguratuko du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko lehiaketa. Film luzea irailaren 20an emango dute mundu mailako estreinaldi gisa, eta han izango dira zuzendaria eta aktore nagusiak.

L'événement / Happening filmarekin (2021) Veneziako zinema-jaialdiko Urrezko Lehoia eskuratu zuen Diwanek Rebecca Zlotowski zinemagilearekin batera idatzi du film berriaren gidoia. Istorioak galdutako plazer baten bila ari den emakume bati jarraituko dio. Hong Kongerako negozio-bidaia batean, askotariko pertsonekin topatuko da, artean, Keirekin, behin eta berriz saihestuko duen gizonarekin.

Emmanuelle Arsan idazleak sortutako pertsonaian eta munduan inspiratzen da. Me Too mugimenduaren osteko aroan, Audrey Diwanek plazeraren esplorazio gisa sortu duen Emmanuelle 2023ko udazkenean filmatu zuen Hong Kongen eta Parisen.  

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 7
  • Gaia Ikus-entzunezkoa