Nestor Basterretxea, artista moderno eta osoa

  • Nestor Basterretxea, artista moderno eta osoa
    Nestor Basterretxea. Basterretxea Irurzun familiak utzitako argazkia (iturria: eitb.eus)

  • Pintura, eskultura, ilustrazioa, industria diseinua, mitologia, zinema, arkitektura… Ezin konta ahala adar izan zituen Basterretxearen jardun sortzaileak, konpromisoaren eta jakin-minaren enborrari lotuak denak ere

Ehun urte dira gaur Nestor Basterretxea jaio zela. Maiatzaren 6 batez sortu zen mundura, Bermeon, eta 2014ko uztailaren 12an zendu zen, Hondarribian, 90 urte zituela. Bide horretan, arrasto sakon eta baliotsua utzi zuen Euskal Herriko artearen eta arteaz haraindiko –artea, batzuen penagarri, ez da eremu estankoa– historian.

Ezinezkoa da Basterretxearen obra-bizitzak artikulu batera ekartzea, hainbeste dira eta artistaren munduan murgiltzean zabaltzen diren bideak: Francoren estatu kolpearen ondorengo erbestealdia (Ipar Euskal Herria, Frantzia eta Buenos Aires) eta itzulera; Equipo 57 eta Gaur talde artistikoen sorrera; Arantzazuko kriptako muralak (1950eko hamarkadan hasi eta, debekua dela medio, 1980ko hamarkadan bukatu zituen); pintura eta, batez ere, eskultura obra oparoa (Euskal Sail Kosmogonikoa, arte publikoa…); Izaro Eusko Legebiltzarraren ikurra, Bai Euskarari kanpaina historikoaren logotipoa eta beste hainbat lan ikonografiko; diseinu industrialaren eta arkitekturaren esparruetan egindako lanak; Ama Lur film-mugarria eta zinemagintzari egindako ekarpena...

Balioko ahal dute obra ia amaigabe horren lagin hauek irakurlearen jakin-mina pizteko eta Basterretxea zenaren obran sakontzera bultzatzeko.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataMaiatzak 6
  • Gaia Ikusizko arteak