Diseinuaren arloko eta beste diziplina batzuetako izen handiek euren sormen prozesuaz hitz egingo dute maiatzaren 9an eta 10ean Getxoko Serifalaris jaialdiaren 11. edizioan

  • Diseinuaren arloko eta beste diziplina batzuetako izen handiek euren sormen prozesuaz hitz egingo dute maiatzaren 9an eta 10ean Getxoko Serifalaris jaialdiaren 11. edizioan

  • Nazioarteko diziplina anitzeko kartel bat dakar, honako hauek osatua: Little Spain, C. Tangana artistaren ikus-entzunezko ekoiztetxea; Annie Attkins galestarra, zinemarako diseinatzaile grafikoa eta Wes Anderson zinemagilearen ohiko kolaboratzailea; Patrick Thomas ingelesa, The New York Times egunkariko liburuen eta iritzi-artikuluen aipamenen ilustratzailea; edo tokiko izenak, hala nola Women at work-eko Ane Guerra edo ISEO abeslaria
  • Ekitaldia Getxoko Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan izango da, ezusteko hizlariak, diseinu-azoka eta serifadun letren forma duten pastak izango dira, eta Algortako Kasinoan egingo den festa batekin amaituko da

Serifalaris diseinu eta kultura bisualaren jaialdia, nazio mailan erreferentzia dena, Getxoko (Bizkaia) Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresu Zentrora itzuliko da maiatzaren 9an eta 10ean, hamaikagarren edizioa ospatzeko. Peio Atxalandabaso eta Marina Goñi, hurrenez hurren Freskue eta Estudio Marina Goñi estudioen sortzaileen zuzendaritzapean eta koordinaziopean, izarrak eta diziplina anitzeko sortzaile gazteak uztartzen dituen egitaraua proposatzen du Serifalarisek aurtengo ediziorako, inspirazioz betetako bi egunez gozatzeko.

Edizio honetako kartelak Litle Spain modako ekoiztetxearen parte hartzea hartuko du, C. Tangana artisaren Esta ambición desmedida dokumentala egiteagatik ezaguna (maiatzaren 10ean, ostirala, 10:00etan), baita Annie Atkinsen hitzaldi bat ere, zinemarako eta telebistarako diseinu grafikoaren ahots nabarmenetakoa, Grand Budapest Hotel, Indiana Jones edo Bridge of spies filmetan egindako lanagatik ezaguna eta Wes Anderson zinemagilearen ohiko kolaboratzailea (maiatzaren 9an, osteguna, 13:00etan). Patrick Thomas ingelesak, The New York Times egunkariko liburu eta iritzi artikuluen aipamenen ilustratzaileak, emango dio amaiera aurtengo edizioari, maiatzaren 10ean, ostirala, 19:00etan. Besteak beste, Brosmind, Sander Plug, Fuego camina conmigo, Paula de Álvaro, Manuel Moranta edo Izaskun Chinchilla izango dira sektoreko erreferentziazko izenak. Tokiko izenak ere izango dira, hala nola Ane Guerra, Hey Studioren ekimena den Women at work podcasteko kidea, sormenaren esparruan eta lidergoan emakumeak motibatzea helburu duena, edo ISEO abeslaria.

Serifalaris joan den abenduan hasi zen masterclass batekin Getxolanen, Two Points diseinu-estudioaren eskutik, eta orain, maiatzean, hamaikagarren edizio honekin jarraitzen du. Hitzaldiez gain, bertaratzen direnek diseinu-azokaz gozatu ahal izango dute, liburuak, posterrak, objektuak eta arropa eskuratzeko, Getxoko jaialdiko ezusteko hizlariekin eta bestelako xehetasunekin dibertitzeko, bai eta serifadun letren forma duten pasta klasikoak dastatzeko edo Algortako Kasinoko agur-festa mitikoarekin amaitzeko ere, bingo eta guzti. Xehetasun horiek Serifalarisen bereizgarri bihurtu dira, hurbileko, familiako eta kalitate goreneko topaketa, bai hizlarien mailagatik, bai jaialdiaren mimo eta gustu onagatik, eta, zalantzarik gabe, sektorearentzako ezinbesteko hitzordu gisa finkatzea ahalbidetu duena.

Diseinatzaileek sortua eta diseinatzaileei zuzendua, Serifalarisen helburua urtero bere sormenezko eta kalitatezko proposamenekin harritzea da, eta formula honekin bere inguruan komunitate leial bat sortzea lortu du, urtetik urtera handituz doana. 600 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren aurreko edizioan. Izan ere, jaialdiak beste batzuetan ere jaso izan du nazioarteko diseinuaren erreferentziazko artista garrantzitsuen eta estudioen parte-hartzea, hala nola Canada ikus-entzunezko ekoiztetxea, Rosalíaren lehen bideoklipen egilea; Pati Núñez eta Pepe Gimeno, Diseinuko Sari Nazionalak; Astrid Stavro, Pentagram Londreseko kidea, diseinuko munduko aholkularirik onenetakoa; Daniel Solana, publizitateko sortzailea eta DoubleYou ingurune digital berriaren publizitatean erreferentzia den Espainiako agentziaren bazkide sortzailea; edo Coco Dávez, Forbes 30 Under 30 zerrendan sartutako artista polifazetikoa, 2020ko edizioko Getxoko Autozinean egindako esku-hartzearekin arreta lortu zuena, "Odete" borraskaren haize bortitzak eta euriteak gorabehera.

Oraindik badago sarreraren bat serifalaris.com webgunean. Bi egunetako packaren prezioa 85 eurokoa da eta 48 eurokoa egun solte bakoitzeko.

Informazio guztia: www.serifalaris.com.

 


  • DataMaiatzak 6
  • Gaia Diseinua