Santutxuko Karmelo plazan "Udaberriko Bertso Saioak" egingo dira maiatzean: 3 saio eta bertso-poteo bat
- Bilboko Udalak Santutxuko bertsolaritzaren egungo izenak biduko ditu maiatzaren 4,11 eta 18an, larunbatetan, 13:00etan
- Hilaren 24an (ostirala) ohiko bertso-poteoa egingo da Karmelo plazan
Bilboko Udalak Santutxuko Bertso Eskolarekin batera, bertsolaritzaren munduari buruz antolatzen duen "Udaberriko Bertso Saioak" programak, beste edizio bat ospatuko du udaberri honetan.
Hiru saio egingo dira Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 4, 11 eta 18an, larunbatetan. Gainera, hilaren 24an (ostirala) ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etan Karmelo plazatik hasita.
"Udaberriko Bertso Saioak" topagune bihurtu da euskaltzaleentzat, eta hiribilduko kultura eta euskara sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoaren lana babestea du helburu.
Edizio berri honetan 14 bertsolarik hartuko dute parte, 7 emakumek eta 7 gizonek. Hiru bertsolari belaunaldi ordezkatzen dituzte, 8 Bizkaikoak dira, "lurralde honetan bertsolaritzaren inguruan arnasten den osasun onaren adibide", eta Euskadiko azken lurralde txapelketetako 4 txapelak ere bertan izango dira.
Bestalde, Aissa Intxaustik, Aitor Etxebarriazarragak eta Arkaitz Zipitriak estreinaldia egingo dute eta hogei urte baino gehiago daramatzate "Udaberriko Bertso Saioetan": Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi. Topaketa bakoitzeko gaiak Santutxuko Bertso Eskolak proposatuko ditu eta gai-jartzaile hauek aurkeztuko dituzte: Irati Erkizia, Haizea Telleria eta Ibon Ajuria.
Ohiko bertso-poteoamaiatzaren 24an, ostiralean, izango da, eta 20:00etan hasiko da, Karmelo kaleko 5. zenbakian, Iker Uribarrenek gidatuta eta Jon Maia eta Onintza Enbeitia partaide direla.
UDABERRIKO BERTSO SAIOAK 2024-KO PROGRAMAZIOA
MAIATZAK 4, LARUNBATA
13:00 / Santutxuko Karmelo plaza
Oihana Bartra
Maialen Lujanbio
Aissa Intxausti
Beñat Gaztelumendi
Gai-jartzailea: Irati Erkizia
MAIATZAK 11, LARUNBATA
13:00 / Santutxuko Karmelo plaza
Jone Uria
Amets Arzallus
Unai Iturriaga
Aitor Etxebarriazarraga
Gai-jartzailea: Haizea Telleria
MAIATZAK 18, LARUNBATA
13:00 / Santutxuko Karmelo plaza
Nerea Ibarzabal
Arkaitz Zipitria
Alaia Martin
Julio Soto
Gai-jartzailea: Ibon Ajuria
MAIATZAK 24, LARUNBATA
Bertso-poteoa / 20:00 / Karmelo kalea 5, Santutxu
Jon Maia
Onintza Enbeitia
Gidaria: Iker Uribarren


