"Minaberri" itzulpen-beka 2024

EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, MINABERRI itzulpen-beka antolatu du mentoretza baten bitartez nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko. Mentoretza Cedroren laguntzaz egingo da.

Helburua

2024ko Minaberri Bekaren helburua honako obra hau euskaratzea da: Laurie Halse Anderson idazlearen Speak.

Norentzat

Literatur itzulpengintzan hasi nahi eta lagina aurkezteko epea amaitu aurretik gehienez ere 30 urte dituen orok parte har dezake deialdian. Nolanahi ere, ezin izango dira aurkeztu euskarazko literatur itzulpen beka, sari edo lehiaketaren batean irabazle izan direnak.

Itzuli beharreko testua

Deialdian parte hartu nahi dutenek aurtengo bekaren helburu den laneko lagin bat itzuli beharko dute.

Antolatzaileak parte-hartzaileen esku jarriko du bekarako itzuli beharreko lagina, hemen.

Lanak aurkezteko epea eta lekua

Lanak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 17ko eguerdian amaituko da.

eizie.eus

  • Epea 2024(e)ko Maiatzak 2(e)tik 2024(e)ko Ekainak 17(e)ra
  • EntitateaEIZIE
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanaidazkaritza@eizie.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.