EAEko emakume zinemagileei zuzendutako film laburren gidoi-lehiaketa 2024
Gidoiak onartzeko epea 2024ko maiatzaren 2tik 24ra izango da (biak barne).
Gidoik, Euskadiko Gidoigileen Elkarteak, film laburren gidoi-lehiaketa bat antolatu du Caostica Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiarekin lankidetzan eta (H)emen elkartearen laguntzarekin.
Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateak Espainiako gidogileen egoerari buruz argitaratu duen azken ikerlanaren datu garrantzitsuenetako batek gidoigile lanbidean aritzen diren pertsonen % 35 bakarrik direla emakumeak adierazten du. Euskadiko Gidoigileen Elkartean, aldiz, bazkideen % 25 baino ez dira emakumeak. Horrexegatik, sortu berri den lehiaketa honek emakumeen artean gidoien idazketa sustatzea, gidoien idazketaren esparruan emakumeak profesionalizatzen laguntzea eta Euskadiko Gidoigileen Elkartea errealitate horren aurrean ekintza hartzen duen elkarte gisa kokatzea du helburu.
Euskadin jaiotako edo Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako adin nagusiko emakume autore guztiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketa honetara. Argitaragabeko gidoiak eta fikziozkoak (dokumentalak ez direnak) izan behar dute, gai librekoak eta gaztelaniaz nahiz euskaraz idatzita egon daitezke.
SARIA: 600 € eta proiektu irabazlearentzako trofeoa.
Gainera, hiru finalistek, Gidoi – Euskadiko Gidoigileen Elkartean urtebeteko doako harpidetzaz gozatu ahal izango dute eta beraien gidoiak euskal ekoizleek irakurriko dituzte.
Irabazlea Bilbon egingo den Caostica Film Laburren Jaialdiaren ekainaren 8ko sari-banaketan iragarriko da.
Informazio gehiago edo zalantzak argitu helbide honetan: mensaje@gidoi.com.
- Epea 2024(e)ko Maiatzak 2(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 24(e)ra
- EntitateaGidoi - Euskadiko Gidoigileen Elkartea
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- Harremanamensaje@gidoi.com
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


