Eneko Bidegainek irabazi du 2023ko 111 Akademiaren Saria

  • Eneko Bidegainek irabazi du 2023ko 111 Akademiaren Saria

111 Akademiak Eneko Bidegaini (Baiona, 1975) emango dio 2023ko 111 Akademiaren Saria.

Akademiakideek Bidegainen Bichta éder eleberria izendatu dute 2023ko libururik gogokoen. 218 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 123k parte hartu dute 2023ko sariduna izendatzeko 2024ko urtarrila eta apirila bitartean egindako hiru bozketa txandetan.

Bidegainen lanak Karmele Jaioren Maitasun kapitala nobela izan du lehiakide azken bueltan. Bi lanen arteko lehia oso estua izan da azken unera arte.

111 Akademiak jendaurreko sari-emate ekitaldia egiteko asmoa du ekainaren hasieran.

Jarraitu irakurtzen

Bichta éder: sekretuak, gatazka sozialak eta itxurakeria, gaztelu abandonatu baten inguruan (Kulturklik Berezia)


  • DataApirilak 30
  • Gaia Literatura