Navarro Villoslada Literatura Saria 2024
Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak 30 eguneko epea ireki du Navarro Villoslada Literatura Sariaren bigarren edizioan parte hartzeko. Gaztelaniazko eta euskarazko literatur lan argitaragabeen sorkuntza eta argitalpena bultzatzea da sariaren helburua.
Deialdiaren helburua da Foru Erkidegoan literatur sorkuntza sustatzea, hainbat generotan, hala nola narratiba, poesia, antzerkia, komikia eta eleberri grafikoa, saiakera eta haur eta gazteentzako literatura.
Lehiaketa bi kategoriatan banatuta dago, hizkuntzaren, gaztelaniaren eta euskararen arabera. Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundea – argitaratuko ditu saritutako sorkuntzak, eta 15.000 euroko saria jasoko dute kategoria bakoitzean.
Obrak apirilaren 30etik maiatzaren 30era arte aurkez daitezke, telematikoki, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, Nafarroako Gobernuko edozein erregistrotan. Eskatutako dokumentazioa eta deialdiaren oinarriak navarra.es webguneko izapideen katalogoaren fitxan kontsulta daitezke.
Lan originalak eta argitaragabeak
Parte-hartzaileek adinez nagusiak izan behar dute eta Nafarroan erroldatuta egon behar dute, eta bi modalitateetako batean baino ezin dute parte hartu. Aurkeztutako lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ezin dira aurkeztu paperean edo beste edozein hedabidetan argitaratutakoak. Blogetan edo sare sozialetan argitaratutakoak ere ez, ezta autoargitaratutako lanak edo adimen artifizialak sortutakoak ere. Azkenik, ezin izango da parte hartu estatuko edo nazioarteko beste literatura-lehiaketa batean parte hartu duten idazkiekin, ezta lagapen-eskubideak konprometituta dituztenekin ere.
Hedadurari dagokionez, eleberriek 200 orrialde izan behar dituzte gutxienez (100 eleberri laburrak badira), eta antzezlanek 70. Saiakeraren kasuan, gutxienez 150 orrialde daude; komikietan eta eleberri grafikoetan, 40; haurrentzako lanetan, 50; eta gazteentzako lanetan, 100. Poema-liburuek 500 bertso izan beharko dituzte gutxienez.
Saritutako lanen erreprodukzio-, banaketa- eta komunikazio-eskubideak Kultura Zuzendaritza Nagusiari – Vianako Printzea erakundeari – lagako zaizkio hiru urtez, eta hark ordainduko ditu, sariaren zenbatekoarekin, argitalpenari dagozkion egile-eskubideak.
Lehiaketaren lehen edizioa
Lehiaketaren lehen edizioan 64 lan aurkeztu ziren, horietatik 60 gaztelaniazkoak eta 4 euskarazkoak. Epaimahaiak Pello Pellejeroren Caen lamminas muertas lanari eman zion gaztelaniazko saria, eta euskarazko saria, berriz, Angel Erroren Itzulpena-Traducción poemarioari.
- Epea 2024(e)ko Apirilak 30(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 30(e)ra
- EntitateaNafarroako Gobernua
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


