Atelier for Young Festival Managers 2025
The Festival Academy Europako Jaialdien Elkartearen (EFA) ekimenak, dFeria eta Victoria Eugenia Antzokiarekin lankidetzan, eskaerak aurkezteko deialdia egiten du Atelier for Young Festival Managersen 23. ediziorako, 2025eko martxoaren 11 eta 17 bitartean Donostian burutuko dena.
Topaketak jaialdietako lider eta kuradore diren mundu osoko gazteei aukera eskainiko die zazpi egunetan zehar hiri anfitrioietan (2025ean Donostia eta Amman, Jordania) igarotzeko, jaialdietako esperientzia handiko lider, kultur eragile, sektore arteko aditu eta artistek gidatuta. Atelierraren helburua da lidergoa berritzea, ikuspegi berriak gehitzea, jaialdien esentzia eta inpaktua testuinguru global batean aztertzea, esperientziak partekatu eta trukatzea, eta parte-hartzaileak kezkatzen dituzten gaiei buruzko hausnarketa egitea.
Trebakuntza-programa hau mundu osoko jaialdietako kudeatzaile eta kuradoreei zuzenduta dago, haien adina, sexua eta nazionalitatea edozein direla ere. Baldintza bakarra da jaialdien eremuan diharduten profesionalen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzeko interes komuna izatea, eta haien kudeaketa-gaitasunak hobetzeko, aditu ospetsuengandik ikasteko eta gainerako parte-hartzaileekin ideiak eta jardunbide egokiak trukatzeko nahia izatea.
dFERIAri, Donostiako Arte Eszenikoen Feriari eta Donostia Kulturari esker iritsiko da Atelierra Donostiara. Horregatik, formakuntzan izena ematen duten pertsonek 2025eko martxoaren 16tik 20ra egingo den Ferian parte hartu ahal izango dute ondoren.
Programa honetan izena emateko epea maiatzaren 19an amaituko da.
Informazio gehiago: The Festival Academy.
- Epea 2024(e)ko Apirilak 26(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 19(e)ra
- EntitateaThe Festival Academy
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaSektore anitz
- JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


