La Oreja de Van Gogh, Ivan Ferreiro, Andres Calamaro, Maren eta Olatz Salvador, Miramar Gauak jaialdian
CaixaBank Miramar Gauak festibalak aurten egingo du bere lehen edizioa, ekainaren 19tik 21era, Donostiako Miramar Jauregian.
"Musika eta ondarea uztartuz eta jasangarritasuna sustatuz", hiru egunetarako musika programazioa osatu du festibalak. Prezioa zehazteke, eguneko sarrerak eta hiru egunetarako bonua izango dira eskuragai.
Andrés Calamaro, La Oreja de Van Gogh eta Iván Ferreiro dira hiru kartel buruak. Euskara ere entzungo dugu Miramarren, Olatz Salvador eta Marenen ahotsen bitartez. Bestela, Juan Mari Beltrán, Maria José Llergo, Niño Josele, La Sonrisa de Julia, Travis Birds, Lura eta Alex del Toro izango dira gozagai.


