Iņigo Muguruza musika-ikerketa beka 2024
"Iñigo Muguruza" bekaren helburua da gai nagusitzat Musika Modernoaren arloan ikerketa eta ekintza proiektu bat garatzen laguntzea.
Parte-hartzea suspertzeko, beka honen xedea ardaztu daiteke taldetan, interpretatzaileetan, gai musikaletan, biografian, errepertorioan, material didaktiko eta pedagogiko berrien sorkuntzan, herri-musikaren eremu honen irakaskuntza eta hedapenari begira; eragin soziologikoan, ekonomikoan... beti ere azken lau hamarkadetara mugatuta, eta Euskal musikan murgilduz.
Hartzaileak
Norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.
Baldintzak
Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da unibertsitate-gradua edo -lizentziatura edukitzea.
Lantaldeen kasuan:
- denek frogatu beharko dute unibertsitate-gradua edo -lizentziatura dutela.
- ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Deialdia
- Epea 2024(e)ko Apirilak 25(e)tik 2024(e)ko Ekainak 24(e)ra
- EntitateaIrungo Udala
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaMusika
- JardueraIkerketa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


