Artium Museoak Palestinako historiaren inguruko film sorta bat aurkeztu du eta Rosalind Nashashibi artista britainiar-palestinarraren pieza bat ikusgai jarri

  • Artium Museoak Palestinako historiaren inguruko film sorta bat aurkeztu du eta Rosalind Nashashibi artista britainiar-palestinarraren pieza bat ikusgai jarri

  • A Wider Kind of Love margolana Nashashibik 2021ean Z Aretoan aurkeztu zuen erakusketaren esparruan egin zen
  • Gainera, Subversive Film kolektiboaren Tokyo Reels proiektuan bildutako filmen sorta bat aurkeztu da

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo-Artium Museoak palestinarren historiari buruzko programa berezia eskainiko du aste honetan. Alde batetik, Tokyo Reels proiektuko film sorta bat proiektatuko da museoan, Palestinako egoerari buruzko 70eko eta 80ko hamarkadetako ikus-entzunezko lan multzo heterogeneoa, Japoniako elkartasun talde batek 2019an Subversive Film kolektiboari emana. Aldi berean, museoak Rosalind Nashashibi artista britainiar-palestinarraren A Wider Kind of Love (2021) margolana jarriko du ikusgai berriz ere. Margolan hori Artium Museoaren bildumaren funtsetarako erosi berri da, eta 2021ean erakutsi lehen aldiz, Nashashibiren proiektuaren esparruan, Z aretoan. Espazio hori izango da, hain zuzen ere, proiekzioen programa bereziaren gunea eta margolana erakutsiko den eszenatokia, apirilaren 23tik, asteartera, 27ra, larunbata.

2021eko iraila eta azaroa bitartean, Z aretoaren programaren barruan, Artium Museoak Rosalind Nashashibiren (Croydon, Erresuma Batua, 1973) filmografiako bi pieza programatu zituen: Vivian 's Garden eta Part One: Where There Is a Joyous Mood, There a Comrade Will Appear to Share a Glass of Wine. Bi film horien proiekzioarekin batera, artistak egoitzan zegoela egindako hainbat margolan ikusi ahal izan ziren, besteak beste, A Wider Kind of Love.

Jarraitu irakurtzen

artium.eus

  • DataApirilak 22
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak