"Bertatik Bertara": Santander, Bilbo eta Logroņoko kulturarekin elkarreragiteko sei proiektu


  • Aurten laguntza-deialdian parte hartzeko aurkeztu diren hamazazpi proposamenetatik sei hautatu ditu epaimahaiak
  • Epaimahaiak irizpide nagusitzat hartu ditu kalitatea, interesa, bideragarritasuna eta berrikuntza
  • "Proiektuen poltsa" horretarako 90.000 euroko aurrekontua bideratu da guztira, hiru hiriek hainbana ordainduta
  • Bilboko Udalak, Santander Creativa Fundazioak (FSC) eta Logroñoko Udaleko Kultura Unitateak sustatzen dute

Aurten "Santander, Bilbo eta Logroño, bertatik bertara" kultur laguntzetarako deialdian parte hartu duten hamazazpi proiektuetatik, epaimahaiak sei hautatu ditu. Batzuk, hala nola La Reunión en Danza (RED) eta "Orbitan 3" musika-jaialdia, beste edizio batzuetan ere aintzatetsi ziren. Beste batzuk, aldiz, berriak dira: "Arquitecturas Migrantes", "Hacia lo invisible", "Vergeles armónicos. Canciones de oasis y clorofila" eta "Ciudades de Amor / Cities of Love".

Kalitatea, interesa, bideragarritasuna eta berrikuntza izan dira epaimahaiak aintzat hartu dituen irizpide nagusiak. Epaimahaiak baloratu du, halaber, proiektuak hiru hirietan garatzea eta dauden sorkuntza-sektoreen artean lan-sareak sortzen laguntzea. Izan ere, denek dauzkate ekitaldiak eta hiru hirietako kultura-profesionalak inplikatzen dituzte.

Horixe da, hain zuzen ere, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak (FSC) eta Logroñoko Udaleko Kultura Unitateak finantzatutako laguntza-poltsa honen funtsa: hiru hirietatik gutxienez bitan kultura-eragileen arteko lankidetzatik sortzen diren proposamenak babestea, loturak sortzeko eta kultura-eskaintza aberasteko.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 17
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Bestelakoak