Rikardo Arregi Kazetaritza Saria 2024

  • Rikardo Arregi Kazetaritza Saria 2024

Euskarazko kazetaritzaren eta komunikazioaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Horrela, bada, 2023ko irailaren 16tik 2024ko irailaren 15era bitartean kazetaritzan eta komunikazioan euskaraz egin diren lanen kalitatea eta bikaintasuna jendaurrean aitortzea eta saritzea da sari honen xedea.

Ondoko bi atalotan banatzen da saria:

Kazetaritza saria.

—Komunikazio saria.

Hona 36. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria osatzen duten bi sariak:

—Kazetaritza Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.

—Komunikazio Saria: 9.000 euro eta Xabier Laka eskultoreak berariaz egindako oroitikurra.

Gainera, 36. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko finalistei, saridunei izan ezik, Xabier Lakak sarirako egindako serigrafia bana emango zaie.

Sariak norbanaka nahiz taldeka egindako lanei emandakoak izan daitezke, baina zatiezinak dira.

Sarietako edozein hutsik utzi ahal izango du epaimahaiak.

Oinarriak osorik

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 12(e)tik 2024(e)ko Irailak 20(e)ra
  • EntitateaAndoaingo Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaBestelakoak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.