"Musika dibertigarria da - La música me divierte" kontzertu didaktikoak Bertendona Institutuan izango dira berriz ere apirilaren 19tik aurrera
- Zikloa apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean (ostiralak) eta maiatzaren 11n (larunbata) garatuko da Bertendona Institutuan
- Sarreren prezioa 5 eurokoa da, maiatzaren 11ko kontzertuarena izan ezik, kontzertu hori haurrentzat izango baita, eta 3 euro kostako da
- Sarrerak www.bilbaokultura.eus web gunean eskura daitezke. Gutxienez sarreren %20 aretoan bertan eskuratu ahal izango dira kontzertua hasi baino ordubete lehenago.
Apirilaren 19tik aurrera, Bilboko Udalak "Musika dibertigarria da - La música me divierte" kontzertu didaktikoen zikloaren beste edizio bat bultzatuko du, musika-arloan publiko berriak sortzera bideratutako programa.
Kontzertu guztiak Bertendona Institutuan eskainiko dira. Kontzertuak apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean (ostiralak) izango dira 19:00etan, eta maiatzaren 11n (larunbata), 18:00etan.
Programan hainbat musika-taldek hartuko dute parte, Bilboko herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, herritarrengana musika klasikoa eta hainbeste ezagutzen ez diren beste estilo batzuk hurbiltzeko helburuarekin.
Ostiraletako kontzertuetarako sarrerak 5 euroko kostua izango dute eta maiatzaren 11koak, larunbata, haurrentzako izango denak 3 eurokoa.


