Hiromi eta Kurt Rosenwinkel, 2024ko Getxo Jazz jaialdian

  • Hiromi eta Kurt Rosenwinkel, 2024ko Getxo Jazz jaialdian
    Hiromi

  • Hiromik eta Kurt Rosenwinkelek osatuko dute Getxoko Jazzaldiaren ordainezko kontzertuen eskaintza. Piano-jotzaile japoniarrak eta gitarrista iparramerikarrak aurretik iragarritako Stacey Kent, James Carter eta Bill Frisell-i gehitu zaizkie

Getxo Jazzaren ordainezko kontzertuen programazioa osatuta berri da. Jazzaldiaren 47. edizioan Hiromi japoniar piano-jotzaileak Sonicwonder bere azken proiektua aurkeztuko du eta Kurt Rosenwinkel gitarra-jotzailea izen handiko musikariak biltzen dituen laukote batekin arituko da.

Uztailaren 3tik 7ra bitartean, Muxikebarri zentroak hartuko ditu saio nagusiak, eta, horietan, publikoak aurrez iragarritako Stacey Kent, James Carter eta Bill Frisellen kontzertuez gozatzeko aukera ere izango du. Sarrerak eta bonua datorren astelehenean, apirilak 15, jarriko dira salgai Getxoko Kultur Etxeko ohiko saltokietan.

Jarraitu irakurtzen

getxo.eus

  • DataApirilak 12
  • Gaia Musika