Arkaitz Ruiz Iglesiasen "PENITENTZIA II" lanak lehenengo saria lortu du FotoArte XIX. edizioan
Kultura Zerbitzuak bultzatutako FotoArte argazki-lehiaketak sariak banatu ditu. Arkaitz Ruiz Iglesiasen "PENITENTZIA II" lanak lehen saria lortu du FotoArte lehiaketaren XIX. edizioan, non gaia antzerkia zen.
«FotoArtek herritarrei argazkigintza hurbiltzea du helburu, esparru horretan sormena bultzatzea eta jarduera artistikoa irudikatzen duten argazkiak saritzea. Berriz ere, lehiaketa arrakastatsua izan da, kalitate handiko ehunka lan aurkeztu dira», adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.
Guztira 5 sari banatu dira, 2400 euroko balioarekin.


