2024ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

  • 2024ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Bi hilabete pasatxo falta dira Irungo jaiak hasteko, eta Udaleko Kultura Arloak 2024ko sanpedro eta sanmartzialak iragartzeko kartelerako proposamenak aurkezteko deialdia egin du. Aurten, ekainaren 20tik uztailaren 1era bitartean izango dira jaiak.

Sariketan parte hartzeko interesa dutenek formatu digitalean (USB memoria batean) eta fisikoan aurkeztu beharko dituzte kartelak, apirilaren 16tik 24ra bitartean, Amaia Kultur Zentroan, Aureliano López Becerrako sarreran: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara bitartean, eta, igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean. Era berean, posta bidez bidali ahalko dituzte, Irungo udaletxera [helbidea: San Juan Harria 1, 20304 Irun].

Ohikoa denez, kultura, diseinu, arte eta komunikazio munduko profesionalek osatutako batzorde artistiko batek atariko aukeraketa bat egingo du aurkezten diren lan guztien artean.

Ondoren, finalistak Udalaren webgunean jarriko dira, herritarrek sariduna bozkatzeko.

Sariak: 1.200,00 euroko sari nagusia emango da eta 300,00 euroko akzesit bat. Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.

Oinarriei buruzko informazioa Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.

www.irun.org

  • Epea 2024(e)ko Apirilak 16(e)tik 2024(e)ko Apirilak 24(e)ra
  • EntitateaIrungo Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.