Nafarroako udalerrientzako dirulaguntzak, ARTEA ETA KULTURA 2024 programako arte eta kultur jarduerak egiteko

  • Nafarroako udalerrientzako dirulaguntzak, ARTEA ETA KULTURA 2024 programako arte eta kultur jarduerak egiteko

Deialdi honen xedea da Nafarroako udalerrietan arte eta kultur jarduerak sustatzeko laguntzak arautzea. Jarduera horiek 2023ko urriaren 30etik 2024ko urriaren 27ra bitarte eginen dira, bi egun horiek barne.

Deialdi honen ondorioetarako, arte eta kultur jardueratzat hartuko dira arte bisualetako ikuskizunak eta proiektuak (arte plastikoak, instalazioa, esku-hartzea, bideoartea, arte ekologikoa, arte efimeroa, besteak beste), Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuak honako zortzi sektore hauetan egin ohi dituen jarduerekin lotura daudenak: antzerkia, dantza, zirkua, musika, literatura eta hitza, arte bisualak, zinema eta ikus-entzunezko arteak, eta herri-kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen artistikoak (bertsolaritza, jotak, dantza, abesbatza, txistua...).


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 12(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 10(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.