Esther Cabero, Kimuak programaren arduraduna: «Berrikuntza gisa, ziurtatu nahi izan dugu azken hautaketak beti aukera bat ematea zuzendari berriei»
Esther Cabero Kimuak programaren arduradunarekin hitz egin du BASQUE. AUDIOVISUAL.-ek, 2024rako deialdiak dakartzan berrikuntzei buruz. Izena emateko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik.
Euskal film laburrak sustatzeko Kimuak programak nobedadeak ekarri dizkigu, besteak beste, webgune berri baten aurkezpena. Zein berrikuntza eta funtzionalitate ditu?
Webgune erabilerraza egin nahi izan dugu, Kimuaketik pasa diren labur guztien fitxa argiekin, eta filmak eta egileak erraz aurkitu eta identifikatzen lagunduko duen bilatzaile batekin. Honekin, zinemazaleek eta edozein herritarrek jaso dugun ekoizpen guztia ezagutzea nahi dugu.
Bestalde, guretzat eta Kimuaken film laburretan interesa dutenen profesionalentzat oso erabilgarria izango den tresna bat ezkutatzen du: film laburren euskal ekoizpen osoaren erregistro bat izaten lagunduko digun datu-base bat, ihes egiten ari zitzaigun zerbait baitzen. Gainera, aurrerago erregistro hori eskuragarri egongo da bertako eta nazioarteko programatzaile, ikertzaile eta adituentzat.
Guztiarekin, webgune berri honek euskal laburgintzaren erretratu leial eta eguneratua izaten eta euskal ikus-entzunezkoa modu zabalagoan ezagutarazten lagunduko digu.


