"19 Kamera", Touré Detektibearen sagako lehen atala audio-liburu bilakatuta, EITBPodkast plataforman
- Ondoren 612 €uro eta Hutsaren itzalak etorriko dira. EITB eta Erein argitaletxearen elkarlanaren emaitza da audio-liburu sorta, eta Iñaki Beraetxe aktore eta bikoiztaile ezagunak jarri dio ahotsa
EITBren eta Erein argitaletxearen eskutik, Jon Arretxe idazleak sortutako Touré detektibearen abenturak biltzen dituen audio-liburu sortaren lehen atala, 19 Kamera, entzungai dago gaurtik EITBPodkast atarian. Arretxek sortutako pertsonaiaren abenturak orain hilabete batzuk PRIMERAN streaming plataforman estreinatutako Touré Detektibea telesail arrakastatsuaren oinarria izan ziren. Orain, EITBPodkasten entzungai izango dira audio-liburu gisa, eitb.eus/touresaga helbidean. On Timek ekoitzitako audio-liburuan, Iñaki Beraetxe aktore eta bikoiztaile ezagunak jarri du ahotsa.


