2024ko "Liburu Egunek" Ignacio Martínez de Pisón, Karmele Jaio, Javier Alcazar, Antonio Altarriba, Patxi Zubizarreta eta Jon Artano bilduko dituzte Gasteizen

  • 2024ko

  • Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Udalaren Liburutegien Sareak apirilaren 15etik 26ra bitarte antolatu duen programazioan sartuta daude jarduerak

Udalaren Liburutegien Sareak 2024ko "Liburu Egunak" ekimena antolatu du; hau da, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin lotuta, apirilaren 15etik 26ra bitarte egingo diren jardueren programazio berezia.

«Programazio honen helburua da herritarren eta kulturaren arteko topaketa bultzatzea irakurketaren, liburuen eta ikuskizunaren bidez. Era berean, gune kulturalak sustatu nahi ditugu, kultura eta irakurzaletasuna hedatuz eta Vitoria-Gasteiz apirilean letren eta literaturaren egoitza bihurtuz», azaldu du Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, Sonia Díaz de Corcuerak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataApirilak 8
  • Gaia Literatura