Ernestina de Champourcín poesia-lehiaketa 2024
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Ernestina de Champourcín poesia-lehiaketa deialdia urtero egiten du. Lehiaketa honen helburua da poesia lan original eta argitaratu gabeak saritzea. Lan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egon daitezke.
Saria eskuratu nahi dutenek poema sorte original eta argitaragabea aurkeztu beharko dute. 500 bertso izan behar dituzte gutxienez eta 700 gehienez. Euskararen hizkuntza-modalitatera aurkezten diren lanek euskaraz idatzita egon beharko dute jatorriz. Eta Gaztelaniarena aurkezten diren lanek gaztelaniaz idatzita egon beharko dute jatorriz.
Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Saritutako lanak argitaratu ahal izango dira.
Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 10ean amaituko da. Deialdiaren xehetasun guztiak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan kontsulta daitezke.
- Epea 2024(e)ko Apirilak 6(e)tik 2024(e)ko Uztailak 10(e)ra
- EntitateaArabako Foru Aldundia
- AtalaKultura eta Kirol Saila
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


