Arabako Parke Naturalek naturaz, musikaz eta poesiaz betetako jardueren agenda programatu dute apirilerako eta maiatzerako

  • Arabako Parke Naturalek naturaz, musikaz eta poesiaz betetako jardueren agenda programatu dute apirilerako eta maiatzerako

Udaberriaren etorrerak gure naturguneetara hurbiltzera eta bertako balio natural eta kulturalak bertatik bertara ezagutzera bultzatzen gaitu.  Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko Natura Ondarearen Zerbitzuak askotariko jardueren agenda prestatu du, jendea lurraldeko parke naturaletara apirileko eta maiatzeko asteburuetan hurbiltzera animatzeko.

Apirileko agenda Gorbeian hasiko da, hilaren 8an zuhaitz zaharrei buruzko bista gidatu batekin. Bisita horretan, pago eta haritz zaharrenek baso biodibertsitatean duten garrantzia ezagutu ahal izango da. Apirilaren 12an eta 13an, anfibioak izango dira protagonista, gaueko bi bisita gidaturekin.

Izkin, hilaren 13an, larunbata, gauak ere izango du bere arreta unea, egingo den ilargi behaketa baten bidez.   Aizkorri-Aratzen, berriz, Zalduondoko eta Araiako kultura ondare aberatsa ezagutzera bultzatuko gaitu proposamenak, museo etnografikoaren eta kultu eraikin zaharrenen bidez. Apirila amaitzeko, musika izango da Valderejon hilaren 21ean egingo den txalaparta tailer baten ardatz.

Maiatza poeten hilabetea da, eta parke naturaletan gaikako jarduerak egingo dira. Maiatzaren 11n baso bainu poetiko bat egingo da Leze inguruan, eta maiatzaren 18an familiek oso modu dibertigarrian gozatu ahal izango dute poesiaz rally poetiko baten bidez.

Programatutako jarduera guztiak doakoak dira eta beharrezkoa da parke naturalen webgune bakoitzaren bidez izena ematea:

araba.eus

  • DataApirilak 5
  • Gaia Ondarea