Bilbainada lehiaketa 2024

  • Bilbainada lehiaketa 2024

Udaberri guztietan bezala, Bilboko Udalak, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzarekin, bilbainaden lehiaketa tradizionala martxan jarri du, hiriko berriak eta gaurkotasunari buruzko abestien sorkuntza sustatzeko helburuarekin.

Lehiaketa honen XXXVI. Edizioan, aldez aurretik sarituak edo argitaratuak izan ez diren proposamenak parte hartu ahal izango dute. Deialdia APIRILAREN 15etik EKAINAREN 2ra arte zabalik egongo da nahi duenak bere izena eman dezan.

Berritasun bezala, aurten abestiak NAHITAEZ www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez aurkeztu beharko dira, horretarako formularioa betez eta interpretatutako lanen grabazioak, letrekin batera bidaliz.

Lehiaketaren kategoriei dagokionez, Bilbainada Onena, gazteleraz zein euskaraz, 955 euroko sariarekin eta Don Diegoren eskultura batekin sarituko da. Horrez gain, zortzi accesit emango dira 420 euroko eta plaka bateki sariekin batera.

Bilbainadak diskoan jasota dauden iazko abesti sarituak Bandcamp eta Youtube bidez entzun daitezke.


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 15(e)tik 2024(e)ko Ekainak 2(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.