Kultura, kirola eta gizarte ekintza eta berdintasunerako Zierbenako Udalaren 2024ko dirulaguntzak

  • Kultura, kirola eta gizarte ekintza eta berdintasunerako Zierbenako Udalaren 2024ko dirulaguntzak

Zierbenako Udalak apirilaren 22ra arte zabaldu du dirulaguntzak eskatzeko epea, udalerriko elkarteek eta erakundeek eta pertsona fisikoek udalarentzat interesekoak diren hainbat esparru eta diziplinatan egiten dituzten jarduerak bultzatzeko, hala nola, kulturan, kirolean, gizarte-ekintzan eta berdintasunean. Dirulaguntza hauek Zierbenan egoitza soziala edo establezimendu iraunkorra duten elkarte eta klubei emango zaie.

Zentzu honetan, laguntzen guztizko zenbatekoa 174.600 eurokoa izango da. Horietatik 157.500 kirol-jarduera bultzatzeko, sustatzeko eta garatzeko jardueretara bideratuko dira. Kultura-jarduera bermatzeko, indartzeko eta garatzeko ekintzek 7.000 euro jasoko dituzte, eta 10.100 euro, berriz, izaera solidarioko, sozialeko edo emakumeen elkartegintzarako eta berdintasunerako lankidetza-ekimenetara bideratuko dira.

Dirulaguntza horien helburu nagusia da erakunde horien funtzionamendu normal eta zuzenari laguntzea eta udalerriko elkarte-sarea indartzea, baita udalerriari buruz hirugarrenei ematen zaien irudi publikoa eta jarduera integratzaile eta osasungarriak sustatzea ere.

Eskabideak Zierbenako Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dira. Informazioa eta eskabide-ereduak udalaren webgunean (www.zierbena.net) eta Kultur Etxean daude eskuragarri. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago gaurtik, apirilaren 2tik, apirilaren 22ra arte, astelehena, egun hori barne.

Dirulaguntzen deialdia (PDF - 1,69 MB)¿


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 2(e)tik 2024(e)ko Apirilak 22(e)ra
  • EntitateaZierbenako Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraErakusketa eta programazioa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.