Artisautzaren sektorea dinamizatzeko 2024ko laguntzak

  • Artisautzaren sektorea dinamizatzeko 2024ko laguntzak

Artisautza Sustatzeko Programako laguntzak eskatzeko epea apirilaren 15etik maiatzaren 15era egongo da zabalik.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak 375.000 euro emango ditu dirulaguntzetan lurraldeko artisautzaren sektorea dinamizatzeko. Artisautza Sustatzeko Programak, enpresei zein elkarteei zuzenduta, artisautza-sektorea indartzea du helburu, berrikuntzaren eta prestakuntzaren bidez lehiakortasuna sustatuz. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean irekiko da eta maiatzaren 15ean amaituko da.

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira: artisau-erakundeak eta haien produktuak sustatzea; ikuspegi berritzaileak sustatzea, trebetasun eta negozio-eredu berriak garatuz; artisau-erakundeen sorrera bultzatzea; artisautzako profesionalen prestakuntza-maila hobetzea; eta sektorean asoziazionismoa sustatzea. Horrekin guztiarekin, jarduera hori Bizkaiko ongizate kultural, sozial eta ekonomikoaren zati gisa hobeto baloratu nahi da.

Artisautza Sustatzeko Programak bi motatako jarduerak lagunduko ditu diruz. Alde batetik, artisau-erakundeek beren lehiakortasuna indartzeko garatutako jarduerak babestuko ditu, besteak beste, makineria eta tresnak erostea, ekipamendu informatikoa eta softwarea, artisau-tailerrak hobetzea, prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea, merkataritza-sustapena, online salmenta, azoketan parte hartzea, tailerrak alokatzea eta aholkularitza kudeaketa eta kontabilitatea hobetzeko.

Bestalde, tokiko erakundeek eta artisautza-elkarteek bultzatutako ekintzak diruz lagunduko dira, hala nola enpresei zuzendutako prestakuntza-jarduerak, Bizkaiko artisautza-azokak antolatzea, Bizkaiko sektorea hedatzea eta sustatzea, edo kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzen duten beste batzuk.

bizkaia.eus

  • Epea 2024(e)ko Apirilak 15(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 15(e)ra
  • EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
  • AtalaEkonomia Sustatzeko Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaArtisautza
  • JardueraSustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.