D8 Sorkuntza Faktoriaren egonaldi artistikoak 2024
D8 SORKUNTZA FAKTORIAK egonaldi artistikoen programa deitu du, Bizkaian dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea sustatzeko.
Hautatutako proiektuek egonaldi artistikoa izango dute D8 Sorkuntza faktoriaren Bilboko egoitzan.
D8 SORKUNTZA FAKTORIAKO EGONALDIAREN EZAUGARRIAK
Egonaldiak D8 Sorkuntza Faktoriaren instalazioetan garatuko dira 2024ko IRAILETIK aurrera. Gehieneko iraupena bi astekoa izango da.
Hautatutako proiektuek astelehenetik ostiralera izango dute lan-espazioa, 09:00etatik 17:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, D8SFren instalazioen erabilera bertako kudeatzaileekin adostuko da.
LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Proiektuak aurkezteko epea 2024KO APIRILAREN 1ETIK 30ERA izango da.
Eskabidea eta dokumentazioa hurrengo estekaren bitartez aurkeztuko da:
BALORAZIO-BATZORDEA
Epearen barruan eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak D8SF baloratuko ditu.
Balorazioaren emaitza EKAINAREN hasieran jakinaraziko zaie zuzenean hautatutako konpainiei eskabidean emandako kontaktuan eta gure sare sozialen bitartez.
D8 SORKUNTZA FAKTORIA 2019an sortutako proiektua da. Proiektu honen abiapuntua ZORROTZAKO GAZTETXEA da, 2004. urteaz geroztik Bilboko Zorrotza auzoko elkarte-mugimendua eta gizarte-ehuna aktibo mantentzen dituen gizarte-zentro autogestionatua.
Bilbon dago, eta bere helburu nagusia da AAEEko konpainia eta profesionalei beren proiektuak garatzen laguntzeko programak sortzea.
ESPAZIOA ERABILTZEKO INTERESA BADUZU, BIDALI ZURE PROPOSAMENA INFO@D8SF.EUS HELBIDERA.
- Epea 2024(e)ko Apirilak 1(e)tik 2024(e)ko Apirilak 30(e)ra
- EntitateaD8 Sorkuntza Faktoria
- Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraSorkuntza
- Eranskinak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


