Bilbao BBK Live jaialdiaren 2024ko edizioko kartela osatu da: Grace Jones legendarioa, Air "Moon Safari" jotzen, Slowdive eta Los Planetas "Super 8" lanaren 30. urteurrena ospatzen

  • Bilbao BBK Live jaialdiaren 2024ko edizioko kartela osatu da: Grace Jones legendarioa, Air

  • Albert Pla Rumbagenarios aurkezten, Meute, Mujeres, Maria José Llergó, Samantha Hudson edo Kiasmos ere baieztatuta jaialdiko artisten bigarren txanda honetan
  • Basoa eta Lasai guneetako line-upa aurkeztu da, jaialdiko dantzaren epizentroa
  • Eguneko sarrerak apirilaren 2an, asteartean, jarriko dira salgai

Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek iragarri dute Kobetamendin uztailaren 11n, 12an eta 13an izango den Bilbao BBK Live 2024 jaialdian zein artista arituko diren. Bagenekien jaialdiko artisten zerrendan Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin edo Parcels baieztatuta zeudela jada, eta gaur iragarri ditugun artista berriekin 2024ko line-upa osatu dugu, azken urteetan marka utzi duten soinu eta ikonoak arakatzen dituen belaunaldiarteko bidaia irudikatuz.

Karteleko zerrendari historiako artista berezi eta ikonikoetako bat gehitu zaio: Grace Jones. Jamaikan sortu eta New Yorken hazia, Grace underground xelebreenaren adierazgarri da, Studio 54 mitikoan ohikoa, eta zinemaren, modaren eta musikaren munduak etengabe uztartzen dabilena; Grace Jones Bilbao BBK Live jaialdian izango dugu, eta hit dantzagarriak aurkeztuko dizkigu, hala nola Slave to the Rhythm edo Corporate Cannibal.

BIDAIA ETEREOA KOBETAMENDIN BARRENA

Jaialdiaren aurtengo edizioko karteleko ahots berriak aurkeztearekin batera, dream pop eta shoegaze estiloen soinu-paisaiak arakatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, bi aditu hauekin: ostegunean, AIR talde frantses mitikoak Moon Safari album ikonikoa aurkeztuko du Bilbao BBK Live 2024 jaialdian, soinu elektronikoen eta atmosfera sentsual, sofistikatu eta hunkigarrien fusio paregabea; eta, larunbatean, soinuzko engranaje limurtzaileenen eta giro oniriko bizienen sortzaileen txanda izango da: Slowdive.

OSTEGUNA, UZTAILAK 11. MASSIVE ATTACK, THE PRODIGY, AIR – Moon Safari jotzen–, LOS PLANETAS – Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen–

Massive AttackThe Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979 edo Sen Senra arituko dira, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdiaren aurreneko egunean. Lehen egun horretan, soinu azidoekin hasi eta melodia poperoagoekin bukatuko da bidaia, eta, tartean, AIR frantziarren downtempo elektronika sofistikatua. Los Planetas taldea ere izango dugu gure artean, Super 8 lan enblematikoaren 30. urteurrena ospatzeko kontzertu berezi batekin; Estatuko indie rock musikan egindako ibilbide esanguratsua gogoratuko dute.

Trance lisergikotik, Orbit taldeak bereizgarri duen bokal autotuneatuen soinu nostalgikoa ekarriko digu, eta elektronikaren eta doinu akustikoen arteko fusioa Mezerg artistak eskainiko du, etxean eta inprobisatzen grabatutako bideoei esker ezagun egun ostean. Irlandatik, NewDad taldearen rock alternatiboa, iluntasunaren eta dreamyaren artean dantzan.

Estatuko ordezkariei dagokienez, artista gehiago ere aipatuko ditugu. Madrildik, pop azkarra eta zakarra egiten duen El Buen Hijo, edo shoegaze madrildarraren itxaropena, Dharmacide. Lehen egun honetan ezagutuko dugu Nunatak murtziarren folk rockepikoa, Zarauzko Martín de Marte taldearen psikodelia estralurtarra eta Nexo Malito kolektibo bilbotarra, kolektiboaren sortzaile ALTAren partaidetzarekin eta CRRDR ohorezko gonbidatu izanik Bogotátik, rave eta doinu latinoetan maisu.

OSTIRALA, UZTAILAK 12. GRACE JONES, UNDERWORLD, KHRUANGBIN, MEUTE, PARCELS, ALBERT PLA Rumbagenarios

Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren eguneko izen berrien artetik, aipagarriena, zalantzarik gabe, Grace Jones dugu, baita lehendik aurkeztutako UnderworldKhruangbinParcels, Jordan Rakei edo Ezra Collective ere, eta nazioarteko eta Estatuko proposamen sorta ezin hobea hautatu dugula nabarmendu behar da. Alemaniatik MEUTE etorriko da, zuzenekoan musikari eta instrumentu ugari bilduta, haien energia guri kutsatzeko prest. Albert Pla polifazetikoa: kantautorea, idazlea, musikara, komikoa, sortzailea… denetik egiten du La Mesias lanean protagonista izan den katalanak; jaialdian, Rumbagenarios ikuskizuna aurkeztuko digu. Kataluniatik hauek ere, Bilbora etorriko dira Standstill taldekoak, 2015. urtean taldea desegin ostean berriro ere Bilbao BBK Live jaialdiko oholtzan elkartzeko. Talentu berriak ezagutzeko aukera ere izango dugu: AIKO EL GRUPO, bira/minutu biderkatzaileak riot espiritu gazte-gazteari jarraikiz; edo Karavana, ezinbestean jarraitu beharreko banda. Jaialdiaren bigarren egunean, Maria José Llergó kordobarrak denbora geldituko du bere ULTRABELLEZA lanarekin, eta Daniela Pes kantautore italiarra ere ezagutuko dugu. Festarekin bat egin nahi izan dute honako hauek ere: Ralphie ChooSamantha Hudson celebrity, abeslari eta performerra, Oro Jondo dj folklorikoa gasolindegiko musika eginez, eta makina musikaren errege Parkineos.

Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira; Kobetamendin arituko dira Iruñeko Melenas, garage pop-psikodelikoarekin, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.

LARUNBATA, UZTAILAK 13. ARCADE FIRE, JUNGLE, SLOWDIVE, FLOATING POINTS, ALVVAYS, ZOE GOTUSSO

Larunbaterako lehendik iragarrita zeuden Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino –agur-bira egiten ari dira–; eta horietaz gain, honako hau ere gehitu zaizkie larunbateko zerrendari: Slowdive ezinbestekoak Everything Is Alive lan berriarekin; BBC etxearen arabera Ipar Irlandako etorkizun handieneko taldea den CHALK, techno eta punk estiloen DIY nahasketa baten sortzaile; edo, Argentinatik, pasioz gainezka dator Zoe Gotusso, emozioz eta testurez jositako soinuzko paisaiekin. Islandiako Kiasmos taldeak ambient eta elektropop estiloen artean oreka perfektua jarriko du; anglosaxoiei dagokienez, UKn biral egin den Good Neighbours bikoak Home single ezaguna (eta beste asko) eskainiko dizkigu.

Estatuko artistei dagokienez, Mujeres taldearen garaje doinuek Kobetamendi osoa polinizatuko dute rockaren eta adiskidetasunaren gorespenarekin; Boye bartzelonarrak ereserki hedonistak ekarriko ditu jaialdira, eta Oki Moki euskaldunek lo-fi pop punk doinuak aurkeztuko dizkigute Getariatik. Ezin aipatu gabe utzi Bitxeando, Bilboko arratsalde-giroko indie arrakastatsuena, Ines Hernand buru duela Daniless dj taldearen sortzailearekin batera, eta David Van Bylenen nahasketa ezinezkoak lagun; horrela, bada, Estatuko artisten line-up aberats eta askotarikoa geruzaz geruza aberastuko da.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 27
  • Gaia Musika