Néstor Basterretxeari buruzko webgune bat sortu dute, haren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

  • Néstor Basterretxeari buruzko webgune bat sortu dute, haren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

  • Miren Vadillo, Fernando Golvano eta Peio Aguirre adituen parte-hartzearekin egin den guneak Basterretxearen ibilbide pertsonal eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen du

Datorren maiatzaren 6an egingo den Nestor Basterretxearen (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) jaiotzaren mendeurrenaren ospakizuna hurbildu ahala, efemerideak ospatzeko programan parte hartzen duten erakundeek ekitaldiak sustatzen jarraitzen dute, euskal artistarik eraginkorrenetako, polifazetikoenetako eta joan den mendeko 50eko hamarkadan hasita euskal artea berritzen gehien lagundu zuenetako baten oroimenez. Joan den otsailaren 28an Bilboko Arte Ederren Museoan Néstor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura erakusketaren inaugurazioari (maiatzaren 26ra arte) eta martxoaren 16an Iruñeko Punto de Vista Jaialdiko Néstor Basterretxea y la imagen atalean, Oteiza Museoaren parte-hartzearekin, haren film sorta bat proiektatzeari, orain artistaren ibilbidea eta ondarea zeharkatzen dituen web orri baten argitalpena gehitzen zaio. Gainera, joan den urtarrilean egitaraua aurkeztu zenean, Instagramen @nestorbasterretxea100 kontua aktibatu zen.

Basterretxearen Mendeurrenaren webguneak euskal artistaren alderdi biografikoak ditu ardatz lehen fase honetan. Horretarako, haren ibilbidea ezagutzen duten pertsonen parte-hartzea izan dugu. Peio Aguirre komisario, arte-kritikari eta editoreak, Basterretxeari buruzko zenbait erakusketa monografikoren arduradun eta Un retrato de N.B. dokumental-saiakeraren egileak, haren funtsezko aipamen biografikoa idatzi du, baita margolari eta eskultore ibilbideari, zineman, arkitekturan eta diseinuan egindako lanei eta lan instituzionalari buruzko testu bana ere.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 21
  • Gaia Ikusizko arteak