25 euskal ekoizpen ikusgai izango dira Nanteseko zinemaldian

  • 25 euskal ekoizpen ikusgai izango dira Nanteseko zinemaldian

Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetarikoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal honek urteko euskal ekoizpen nabarmenen eta, oro har, euskal zinemagile garrantzitsuenen lanen hautaketa bat proposatzen du.

Aurtengo edizioan, guztira, 19 izango dira martxoaren 22tik apirilaren 1era bitarte Fenêtre Basque atalean ikusi ahal izango diren euskal ekoizpenak: hamabi film luze, film labur bat eta 2023ko Kimuak programako bost lan. Atal honetako bost ekoizpen, gainera, sail lehiakorretan ere egongo dira. Euskal zinemari propio eskainitako zikloa osatzen duten euskal produkzioez gain, euskal zinemak beste sail asko zipriztindu ditu. Guztira, Nanteseko 33. Zinemaldiak 25 euskal ekoizpen hatuko ditu.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 21
  • Gaia Ikus-entzunezkoa