ZINEBI 66. ediziorako filmak jasotzen hasi da

  • ZINEBI 66. ediziorako filmak jasotzen hasi da

ZINEBI – Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiak zinemagile, ekoizle eta banatzaileei zuzendutako urtero egiten duen deialdia zabaldu du 66. edizioan parte hartu nahi dutenek haien lanak bidali ditzaten. Aurten jaialdia azaroaren 8tik 15era egingo da.

ZINEBIk bere Sail Ofizialerako –Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa– gehienez 30 minutuko iraupena duten fikziozko, animazioko eta dokumentaleko filmak onartzen ditu, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak; eta, bere Sail Ofizialerako –ZIFF-ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketa–, 60 minututik gorako iraupena duten film luze opera primak, Estatuan estreinatu ez direnak eta 2024an ekoitzi direnak.

Parte hartzeko, filmen ekoizleek edo legezko ordezkariek izena eman beharko dute Festhome plataformaren bidez jaialdiaren webgunetik, (www.zinebi.eus), uztailaren 15a baino lehen, film laburrentzat eta abuztuaren 31 baino lehen film luzeen kasuentzat.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 19
  • Gaia Ikus-entzunezkoa