Talentuaren Gunea 2024

  • Talentuaren Gunea 2024

Talentuaren Gunea ahots eta narratiba berriak eta talentu berriak bilatzen dituzten enpresa ekoizleen arteko topagune gisa sortu da. Pitching saio hauetan, ahots berriek garatzen ari diren proiektuen berri ematen dute.

Ekimen hau iaz hasi zen, EQZE, ECPV, ESCIVI, Digipen, UPV/EHU, NOKA, AUKERA, 2DEO SERIES eta MUrekin batera lan eginez. Hori dela eta, bigarren edizio honetan, aurretik aipatutako eskola edo erakundeek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak deialdi honetara. Gaur egun erakunde horietan ikasten ari diren ikasleak zein "alumni"-ak aurkeztu daitezke.

NOIZ EGINGO DA

Apirilaren 26an, Azkuna Zentroan (Bilbo).

BERRITASUNAK

Aurtengo nobedadetako bat kategoria bakoitzerako epaimahai bat sartzea da. Beharrezkoa den feedback kritikoa izateaz gain, publikoa gehiago elkarreraginera animatzea da helburua. Iaz bezala, euskal ekoizleak izango dira.

Epaimahai hori sektoreko funtsezko eragileek osatzen dute, eta nazioko eta nazioarteko merkatuetatik zein laborategietatik joaten dira, sortzen ari den talentua ezagutzeko eta atzemateko. Horregatik, sariak ematen dituzte irabazle suertatzen diren proiektuetarako. 

* Pitching-en ordena ez da behin betiko egingo inskripzio-data itxi arte.

Apirilaren 19an argitaratuko ditugu kategoria bakoitzean pitching-a egin dezaketen proiektuak. Horrek astebete emango du azken pitch-a prestatu ahal izateko. 

Proiektuak jasotzeko azken eguna apirilaren 5a da, 23:59etan, eta materiala info@basqueaudiovisual.eus helbidean jasoko da.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 18(e)tik 2024(e)ko Apirilak 5(e)ra
  • EntitateaEQZE, ECPV, ESCIVI, Digipen, UPV/EHU, Noka, Aukera, 2DEO Series, MU
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.