Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegientzako 2024ko laguntzak

  • Sorkuntza artistikoko mintegi eta lantegientzako 2024ko laguntzak

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoa ematea kultura gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, baldin eta gune horietan programa bat gauzatzen bada, jarduera sortzaileak etengabe eta modu egonkorrean babesten dituena.

Laguntza hauek kultura eta sormen sektorera zuzenduak daude (Nafarroako kultura eta sormen industriak). Deialdiaren helburua da erraztasunak ematea sorkuntza artistikoa bultzatzera bideratutako ekimenak garatzeko eta sektore artistikoko enpresen hazkundea areagotzeko. Eta horrekin batera, pentsamendu garaikidea sustatzea, hura libreki eta dibertsitateaz adieraztea, hedatzea eta herritarrengana hurbiltzea, eta proiekzio lokala, nazionala eta nazioartekoa ematea.

Deialdia titulartasun pribatuko espazio eta ekipamenduak kudeatzen dituzten entitate edo pertsonei zuzenduta dago, horietan artista hasiberrien eta hain finkatuta ez daudenen hazkunde profesionala eta sorkuntza artistikoa sustatzen bada. Gune edo ekipamendu horiek ikasteko eta proposamenak garatzeko erraztasunak ematen dituzte, esperimentazio-, berrikuntza-, ikerketa- eta ekoizpen-prozesuak abian jartzeko esparru batean. Sorkuntza ahalbidetzen duten espazioak dira. Horretarako abiapuntua zerbitzuen garapena da (esperimentazioa, ikerketa, sorkuntza, ekoizpena, baina baita laguntza-zerbitzuak ere, hala nola egoitzak, trukeak, aholkularitza, agente banatzaile eta programatzaileekiko konexioa, etab.), baina artistei harrera egitea, diziplinen arteko elkarrizketa, esperientziak partekatzeko aukera eta publikoak sortzea alde batera uzten ez dituen ikuspuntu batetik. Funtsezko elementua da espazio bat (eta bere ekipamendua) izatea arte-sorkuntzaren saiakuntzarako eta estimulaziorako, ikuspuntu berritzaile eta berezitasun-sortzaile batetik, bai eta kultur zikloaren fase guztiei laguntza integrala emateko planteamendu bat ere, sorkuntzatik hedapenera, ekoizpena, prestakuntza, banaketa, merkaturatzea eta erakustea barne, ibilbide garrantzitsu eta nahikoa duten prozesuak ahalbidetzeko, eta ez ekintza puntualak soilik.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Honako hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak izanen:

a) Batez ere helburu turistikoak edo komertzialak dauzkaten guneak.

b) Sorkuntza artistikoaren prozesuan izaera instrumentala duten guneak.

c) Plataforma digitalak edo gune kontzeptualak.

d) Batez ere prestakuntzarako (lantegiak eta ikastaroak egiteko) erabiltzen diren guneak.

Deialdi honen ondorioetarako, kultura eta sormen industriatzat joko da proiektu artistikoak egiten dituena, baldin eta proiektu horien edukiek honako hauekin lotura badute: arte bisualak eta arte plastikoak, musika, zinea eta ikus-entzunezkoak eta arte eszenikoak, baita edukien aldetik hibridoak diren proiektuak ere.

Proiektuak 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean egin behar dira (bi egunak barne).

Gastua eta ordainketa frogatzeko agiriek 2023ko azaroaren 1etik 2024ko azaroaren 6ra artekoak izan behar dute, biak barne.

Kanpoan geratuko dira Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren beste deialdi batzuetan dirulaguntza jaso duten proiektuak edo erakunde horren laguntza izendunak dituztenak.

Pertsona edo entitate eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 19(e)tik 2024(e)ko Apirilak 18(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.