Astigarragako Udalaren 2024ko dirulaguntzak kulturaren eta jaien arloetarako

  • Astigarragako Udalaren 2024ko dirulaguntzak kulturaren eta jaien arloetarako

Xedea eta aplikazio eremua

Oinarri hauen xedea da, lehia askeko erregimenean, Kultura eta Jai eta Ospakizunak sustatzeko dirulaguntza lerro honen deialdia arautzea.

Horretarako, Dirulaguntzen Plan Estrategikoan eta udal-aurrekontuko 1 0700.481.01.334.00 2024 kontu-sailean 17.000 € Kultura arloan eta Jai eta Ospakizunetarako arloan 1 0700.481.05.338.00 2024 kontu-sailean 24.000 € daude. 1 0700.481.01.334.00 2024.

Jasotako eskaeren kopurua dela-eta beharrezkotzat jotzen bada, zenbateko hori handitu ahal izango da, aurrekontu-kredituak eta Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatu ondoren, eta ez da beharrezkoa izango beste deialdi bat egitea.

Onuradunak

Dirulaguntza lerro hauetako onuraduntzat honako hauek hartuko dira: irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko zein fisikok eta erakunde publiko zein pribatuk, deialdi honetara aurkezturiko jarduera edota eskatzailearen jarduteko esparrua Astigarragan kokatutako badago.

Dirulaguntzen udal ordenantzaren 12. artikuluan (ordenantza eskura dago udalaren webgunean: https://www.astigarraga.eus/eu/beste-ordenantza-batzuk) adierazitakoaz gain, honako hauek ere ezingo dira onaradun izan: aurreko urteko deialdian jasotako udal dirulaguntza zuritzeko eskatutako agiriak aurkeztu ez dituztenak.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Deialdi honetan lagungarri izango dira herritarrei, oro har, zuzendutako kultur jarduerak batetik eta bestetik jai girokoak, hau da, Santiotako edo auzoetako jaietakoak eta efemeride edo bestelako ospakizun baten inguruan antolatutako jarduerak.

Batean zein bestean, programa eta jarduerak hainbat alorretakoak izan litezke: musika, dantza, arte eszeniko, ikus-entzunezko, arte plastiko, literatura edo historiaren esparrukoak, jaialdiak eta baita aisialdikoak eta animazio soziokulturalekoak ere.

Kultur arloko laguntzen helburua da sorkuntza, ekoizpena eta kultur hedapenera bideratutako jarduerak babestea.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 19(e)tik 2024(e)ko Apirilak 15(e)ra
  • EntitateaAstigarragako Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza, Ekoizpena, Sustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.