Blas de Otero - 聲gela Figuera Nazioarteko Poesia Saria 2024

  • Blas de Otero - 聲gela Figuera Nazioarteko Poesia Saria 2024

Bilboko Udalak Nazioarteko Poesia Sarien XVII. Edizioaren deialdiari ekingo dio. Urtero bezala, lehiaketa honen helburua Blas de Otero eta Ángela Figuera poeta bilbotarrei omenaldia egitea da.

Parte hartu nahi dutenek martxoaren 15etik maiatzaren 30era arte bidali ditzakete haien lanak, bi modalitateetan: bai euskaraz bai gaztelaniazBi kategorietako saria 5.500 eurokoa izango da.

Poema-liburuak helbide hauetara bidali behar dira:

Formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dituzte. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero – Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Sarian edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez aitortuak izatea ere. Lehiaketan ere ez dira jatorrizko lan gisa onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan sarituak izan ziren gaztelerazko modalitatean, Daniel García Arana "Todo instante" lanagatik; eta euskarazko modalitatean, Elena Sánchez Fuertes "Epilogorik gabe" obragatik.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 15(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 30(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.