2024rako "Bizkaia Sortzailea" dirulaguntzen programaren deialdia

  • 2024rako
  • 2024rako

Dirulaguntzaren helburua

Dirulaguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:

a) Lehendik dauden edo sortu berri diren Bizkaiko enpresa sortzaileek dituzten proiektu sortzaile berrien garapena bultzatzea, era horretara Bizkaian enpresa sortzaileen sektore indartsua finka dadin.

b) Nazioarteko ikusgarritasuna duten enpresa-proiektu sortzaileak, sektore horretara talentua erakartzea ahalbidetuko dutenak, garatzea, Bizkaia lurralde eta hiri sortzaileen nazioarteko sareetan jartzeko.

c) Enpresa sortzaileen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta.

d) Sorkuntza sektoreak sustatu eta finkatzeko interesgarriak diren proiektuen garapena sustatzea.

Dirulaguntzaren onuradunak

Pertsona fisiko edo juridiko hauek jo ahal izango dira dirulaguntzen onuraduntzat:

a)  Lanaldi osoko enplegu bat duten sormen-enpresak eta jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren eta produktuen eta zerbitzuen diseinu industrialaren sektorearen esparruetan garatzen duten enpresa sortzaileak.

b) Irabazi-asmorik gabeko sektore-elkarteak, Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC) delakoan identifikaturiko industria sortzaileen sektoreetarikoren bateko enpresak eta/edo profesionalak biltzen dituztenak, zeinen jarduera nagusia ez den ekitaldiak, biltzarrak, azokak, lehiaketak edo halakoak antolatzea, kasu honetan izan ezik: Ekonomia Sustatzeko Sailaren beste laguntza-programa batzuen bidez laguntza jaso duten sektoreetakoak. Honako sektore hauek identifikatzen dira BiDC delakoan industria sortzaileen arloan: arkitektura, artea, artisautza, barne-diseinua, bideo-jokoak diseinua, eduki digitalak, ikus-entzunezkoak, komunikazioa eta moda.

Aurrekontuko zuzkidura

Deialdi honetan eman daitezkeen laguntzak eta onurak, guztira bostehun eta berrogeita hamar mila (550.000,00) euro, jarraian zerrendatuko diren aurrekontu-partiden kontura ordainduko dira; ondoren adierazten diren gutxi estimatutako kopuruetan banakatuko dira, eta haien muga partida bakoitzean ezarritako guztizko kopurua izango da:

0803/G/426106/44300/0000 (2012/0012) aurrekontuko partida:
2024 ekitaldia: 225.000,00 €
2025 ekitaldia: 225.000,00 €

0803/G/426106/45100/0000 (2012/0012) aurrekontuko partida:
2024 ekitaldia: 50.000,00 €
2025 ekitaldia: 50.000,00 €

Hona eskabideak aurkezteko epea: 2024eko apirilaren 29ko 8:30etik maiatzaren 31ko 13:30era.


  • Epea 2024(e)ko Apirilak 29(e)tik 2024(e)ko Maiatzak 31(e)ra
  • EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
  • AtalaEkonomia Sustatzeko Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkusizko arteak, Ikus-entzunezkoa, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.