Kultura eta kirol arloetako jarduerak bultzatzeko Zeanuriko Udalaren 2024ko dirulaguntzak

  • Kultura eta kirol arloetako jarduerak bultzatzeko Zeanuriko Udalaren 2024ko dirulaguntzak

Oinarri hauen helburua Zeanuriko udalerrian egin daitezken kultur, kirol, aisi-ekintzak bultzatu eta hedatzeko dirulaguntzak arautzea da, herritarren artean kultura eta kirola indartzeko.

Deialdi honetarako ezarritako kreditua 55.000,00 eurotakoa da, 3300 48100 aurrekontuko partidari dagokiona.

Eskabidea udaleko alkateari zuzendua, udalaren sarrera Erregistroan aurkeztuko da, edo Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen araubide juridikoari buruzko 39/2015 Legearen ezarritako bideetako edozeinetatik aukeratuz. Horretarako 15 lan eguneko epea izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatuta.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 14(e)tik 2024(e)ko Apirilak 8(e)ra
  • EntitateaZeanuriko Udala
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraErakusketa eta programazioa, Sustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.