Cultur-Izan 2024

  • Cultur-Izan 2024

Cultur-Izan programaren helburua Nafarroako Foru Komunitateko musika, dantza eta ahozko adierazpen tradizionalak zaintzea, zabaltzea eta berritzea da.

Esamolde hau gaztelaniazko eta euskarazko hitz joko bat da, eta "Kultura izan" adierazi nahi du: gizakia berez "biokulturala" da; beraz, izan garenaren eta egun garenaren ezagutza ez da ulertzen "sustraiko kultura" kontuan hartu gabe.

Cultur-Izan programaren helburua da Nafarroako musika, dantza eta ahozko adierazpen herrikoiak zabaltzea eta haien arteko bitartekaritza egitea, guztiak ere kultur ondare immaterialaren elementuak baitira.

Bigarren edizioan, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko sektoreko elkarteek ere parte hartu ahal izango dute programan. Kultura tradizionaleko adierazpen horiei eskainitako jarduerak eta proiektuak egiteko proposamenak bidaltzeko epea irekita dago.


  • Epea 2024(e)ko Martxoak 14(e)tik 2024(e)ko Apirilak 12(e)ra
  • EntitateaNafarroako Gobernua
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak, Musika, Ondarea
  • JardueraBitartekaritza, Sustapena eta zabalkundea
  • HarremanaculturIzan@navarra.es

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.