Artium Museoaren ondare-funtsetan 26 artelan sartu dira 2023an, erakusketen eta bildumaren eremuak lotzen dituen lan-ildoaren barruan

  • Artium Museoaren ondare-funtsetan 26 artelan sartu dira 2023an, erakusketen eta bildumaren eremuak lotzen dituen lan-ildoaren barruan

  • ZERRENDA HORRETAN CAROLINA CAYCEDO, PATRICIA DAUDER, ALEJANDRO GARMENDIA, EDURNE HERRÁN, RAFAEL LAFUENTE, ROSALIND NASHASHIBI ETA JULIA SPÍNOLA ARTISTEN LANAK DAUDE
  • EROSKETA HORIEN HELBURU NAGUSIA MUSEOAREN ONDARE-FUNTSA HANDITZEA DA, ERAKUSKETA-PROGRAMAKO ARTISTEN LANEKIN
  • ERA BEREAN, 2023AN, BESTE HAMAIKA PIEZAREN DOHAINTZA GARRANTZITSUA JASO ZUEN MUSEOAK ONDOKO ARTISTENGANDIK: JESSICA STOCKHOLDER, PABLO MILICUA, TXARO ARRAZOLA, INES MEDINA, ÁLVARO PERDICES ETA NEREA LEKUONA

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak-Artium Museoak 26 artelan erosi zituen 2023an, besteak beste bere erakusketa-programan parte hartzen duten artistak bere bilduman sartzeko erabili duen erosketa-ildoaren barruan. Egileen zerrendan Carolina Caycedo, Patricia Dauder, Alejandro Garmendia, Edurne Herrán, Rafael Lafuente, Rosalind Nashashibi eta Julia Spinola daude. Gainera, Artium Museoaren Bildumak Pablo Milicua, Jessica Stockholder, Txaro Arrazola, Ines Medina, Álvaro Perdices, Nerea Lekuona eta Ramón Zurriarain artisten beste hamaika pieza gehitu zituen dohaintzan. Eskuratze-lerro hori bilduma partekatuan egindakoen parekoa da, eta hori ere Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesten du.

Erosketa horien artean dago Julia Spínolaren (Madril, 1979) Silex Margiela (2023) eskultura, museoak artista madrildarrari eskainitako Persona, foto, copia erakusketan ikusgai egon zena, Centre rhénan d 'art contemporain (CRAC Alsace) delakoarekin batera ekoitzia. Pisisbaiya (2017) ere tartean dago, Carolina Caycedok (Londres, 1978) marraztu eta kontatutako ibaietako bat, Baltic Centre for Contemporary Art-ekin eta IVAMekin batera egindako Adiskideen lurraldea erakusketan oraindik ikus daitekeena.

Bilduman sartu da, orobat, Night Shift (2023), Patricia Dauderren (Bartzelona, 1973) instalazio bat. Museoak erakusketa bat eskainiko dio artista horri datorren udaberrian. Rosalind Nashashibi artista palestinar-britainiarrari (Croydon, 1973) Artium Museoak A Wider Kind of Love margolana erosi dio, artistak museoan ekoitzia, 2021ean Z aretoa programaren barruan egindako erakusketaren barruan. Programa horrek nazioarteko artistak museoaren bildumaren ildoetan sartzea bultzatzen du.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 13
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak