ARCOn arrakasta izan duten lau euskal artista

  • ARCOn arrakasta izan duten lau euskal artista

ARCO, Espainiako arte garaikideko azokarik garrantzitsuena, euskal artisten parte-hartze nabarmenarekin amaitu da. Sahatsa Jauregi, June Crespo, Itziar Okariz, Ixone Sabada, Kepa Garraza, Jorge Oteiza, Ángel Bados, Elena Aitzkoa, Manu Muniategiandikoetxea, Gala Knorr, Itziar Barrio, Esther Ferrer eta Nora Aurrekoetxea izan dira, besteak beste, IFEMAko pabiloietan, Madrilen.

Oraingoan, horietako lauren gainean jarri nahi du arreta Etxepare Euskal Institutuak: Sahatsa Jauregi, Nora Aurrekoetxea, Mari Puri Herrero eta Ana Laura Aláez. Izan ere, munduko arte garaikideko museo garrantzitsuenetako batek, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalak, artista hauen lau lan erosi ditu.

Hauek dira hemendik aurrera museoko bildumaren parte izango diren piezak:

  • 'París HLM' (Mari Puri Herrero, 1972)
  • 'Culito' (Ana Laura Aláez, 1996)
  • 'Izarrak' (Sahatsa Jauregui, 2023)
  • 'Kurba (ballena beso baile)' (Nora Aurrekoetxea, 2023)

Informazio gehiago

 


  • DataMartxoak 13
  • Gaia Ikusizko arteak