2024ko sanferminetako kartel-lehiaketa
Iruñeko Udalak 2024ko sanferminetako kartela hautatzeko lehiaketarako deia egin du, hiriko festen irudia aukeratzeko. 2024ko sanferminetako Kartelen Lehiaketa online eginen da. Honela, munduko edozein bazterretatik parte hartzen ahalko da, www.pamplonaescultura.es webgunean hala euskaraz nola gaztelaniaz eta ingelesez eskuragarri dagoen formulario digital bat online erabiliz. Sanferminetako kartelak aurkezteko epemuga 2024ko apirilaren 8an, 14:00etan, amaituko da. 2024ko sanferminak sustatuko dituen kartelaren saria 6.000 eurokoa da. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu 10 kartel finalistak, eta herritarren bozketak erabakiko du kartel irabazlea.
Epaimahaiak baloratuko du, besteak beste, lanak beste formatu batzuetara egokitu ahal izatea, eta tipografiaren eta kartelaren diseinu orokorraren arteko lotura edo kartelaren arte-estiloari egokitutako Iruñeko armarriaren diseinu berriak irudikatzea.
- Epea 2024(e)ko Martxoak 13(e)tik 2024(e)ko Apirilak 8(e)ra
- EntitateaIruñeko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


