Igartza Literatura Sorkuntzako Beka idazle berrientzat 2024
Dirulaguntzaren xedea
Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVII. Igartza Literatura-Sorkuntzako Beka emateko prozedura arautzea.
Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak
- 35 urte bete gabe izatea
- Aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea
- Aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea
- Narratibako lanak izatea: eleberria edo ipuin-bildumak
- Lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira
- Ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, eta ezta moldatutako idazlanik ere
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Ordainketa modu honetan egingo da CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak diru ekarpena egin ondoren:
- 5.000,00 €, irabazlea izendatzen duen alkatetza-ebazpena ematen denean
- 5.000,00 €, idazlana amaitu eta entregatutakoan eta epaimahaikoek onespena emandakoan
Eskaerak non eta noiz aurkeztu
Proiektuak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2024ko ekainaren 30a amaituko.
Eskaerak modu ofizialean entregatu beharko dira, hau da:
- Udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria beteta
- On-line, hau da, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz
- Epea 2024(e)ko Martxoak 12(e)tik 2024(e)ko Ekainak 30(e)ra
- EntitateaBeasaingo Udala
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


