"Iruña Hiria" Nazioarteko Poesia Saria 2024
Pertsona oro lehiatu daiteke, haien nazionalitatea edozein dela ere, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira. Bi hizkuntza-modalitate egonen dira, bakoitza sari banarekin.
Aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketatan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezin izanen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertso-lerro bitartekoa.
Lehiaketaren hizkuntza-modalitate bakoitzean sari bat emanen da, 3.000 euroko diru-zuzkidura izanen duena, kopuru horri legearen arabera dagokion PFEZ atxikiko zaiolarik. Sariaren barruan dago, baita ere, lan saridunen argitalpena.
- Oinarriak osorik (PDF - 1,41 MB)
- Epea 2024(e)ko Martxoak 7(e)tik 2024(e)ko Apirilak 30(e)ra
- EntitateaIruñeko Udala, Nafar Ateneoa
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- Harremanaateneo@ateneonavarro.es
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


