Ura Bere Bidean laugarrenez, urrian BECen: Jorge Drexler, ETS, Olaia Inziarte, Kalakan...
Laugarrenez, musika sinfonikoa eta popa elkar hartuta entzungo dira, oraingoan Bizkaia Arenan, urriaren 25 eta 26an. Besteak beste, Celtas Cortosek, Huntzak, Reincidentesek, Gatibuk, Zea Maysek eta Izarok hartuko dute parte. Ostiralerako baino ez da gelditzen sarrerarik
Laugarren urtez, Ura Bere Bidean kontzertuak euskal musikarien kantuak eta herri kantuak musika sinfonikoarekin uztartuko ditu, bi egunez, urriaren 25 eta 26an, BEC Barakaldoko erakustazokako Bizkaia Arena pabilioian.
Artista hauek kantatuko dituzte Fernando Velazquezen egokitzapenak, getxoztar zuzendariaren beraren gidaritzapean: Süne, Olaia Inziarte, Janus Lester, Idoia, Bulego (Tom Lizarazu), Esti Markez, Zetak (Pello Reparaz), Olatz Salvador, Nøgen, Maren, Huntza (Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz), Izaro, Eñaut Elorrieta, ETS En Tol Sarmiento (Iñigo Etxezarreta), Kalakan, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Mikel Urdangarin, Sorotan Bele, Mikel Markez eta Su Ta Gar (Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida).


